Zure bizitza itsasoan baldin badago…

Izan zubiko ofiziala merkataritza-, arrantza- edo bidaiari-ontzietan. Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza zikloa ikasi, eta izan zaitez funtsezkoa ontzia maneiatzeko. Gainera, hartutako esperientziarekin, gaitasunak handiko dituzu, eta lehen ofizial edo patroi izatera hel zaitezke.

Erdi-mailako titulu hau ezinbestekoa da Itsasertzeko Arrantza-patroiaren edo Merkataritza-nabigazioko Itsasertzeko Patroiaren titulazio profesionalak lortzeko.

Iraupena
2.000 ordu

Erdi-mailako zikloa
A eredua

Doako
zikloa

Eguneko
erregimena

  • Bidaia segurtasunez eta efizientziaz egitearen ardura duzu, horretarako, planifikatu eta prestatu egingo duzu.
  • Portuk-eremuetan ontzia segurtasunez maniobratuko duzu, planifikatutako bidaia burutu dadin.
  • Ontziaren itsasbide seguru eta ondo planifikatua kontrolatuko duzu.
  • Ezarritako protokoloei jarraituz, esleitu zaizun guardia egingo duzu.
  • Komunikazioa mantenduko duzu, eta beharrezko informazioa eskuratu. Horretarako, Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaz baliatuko zara, eta itsas ingelesa erabiliko duzu, hala behar den egoeretan.
  • Ontziko pisuen banaketaz eta zama lotzeaz arduratuko zara, nabigazioa segurua izan dadin.
  • Ontziko larrialdiei aurre egingo diezu, larrialdi-planak martxan jarriz.
  • Arrantza- ekipoak ziurtatu eta mantenduko dituzu, harrapaketak segurtasunez egiteko eta errendimendua hobetzeko.
  • Arrantza-parkean harrapaketen manipulazioa eta prozesatzea gainbegiratuko dituzu, baldintza higieniko-sanitarioak betez.
  • Propultsio-ekipoen, ekipo osagarrien eta automatismoen funtzionamenduaren, erregulazioaren eta kontrolaren parametroak kontrolatuko dituzu, balizko disfuntzioak detektatzeko.

Prestakuntza planak bi ikasturte ditu, eta honako modulu hauek ditu:

1. ikasturtea

Técnicas de navegación y comunicaciones231 h
Pesca de litoral231 h
Despacho y administración del buque99 h
Técnicas de maniobra165 h
Estabilidad, trimado y estiba del buque132 h
Seguridad marítima132 h

2. ikasturtea

Procedimientos de guardia105 h
Inglés168 h
Atención sanitaria a bordo63 h
Instalaciones y servicios126 h
Formación y orientación laboral105 h
Empresa e iniciativa emprendedora63 h
Formación en centros de trabajo380 h
  • LHko ikasle guztiek egin behar dute LP (Lantokiko Prestakuntza) modulua, 2. mailaren 3. hiruhilabetekoan. Bertan, enpresa batean sartu eta lantokian bertan egindako zereginen bidez jasoko dute prestakuntza. Ikastetxeko tutorearen eta enpresako hezitzailearen laguntzarekin, zure ezagutza osatzeko baliagarria izango zaizun lan-esperientzia lortuko duzu. Gure eskolan, estatuan dauden sektoreko enpresa nagusiekin egin ditugu hitzarmenak, bertan prestakuntza jasotzeko aukera izan dezazun.
  • Praktika horiek Europa Batasuneko herrialdeetan egin nahi izanez gero, Erasmus+ programarekin posible da. 12 astez, bigarren urteko martxotik ekainera arte, ikasleak aukera izango du beste herrialde bateko ontzi batean lan egiteko.
  • Enpresako prestakuntza funtsezkoa iruditzen bazaizu eta hiruhileko bat gutxi bada, lanbide-heziketa duala egiteko aukera duzu. Prestakuntza-eredu honetan, bigarren ikasturtea ikastetxean eta enpresan egiten da. Lan egindako orduekiko proportzionala den nomina bat jasoko duzu, baita lan-esperientzia gehiago eta lan-bizitza abiatzeko aukera bikaina ere. Izan ere, eredu duala egiten duten ikasleen % 70 enpresan geratzen da prestakuntza amaitu eta gero.

Ikasten jarrai dezakezu

  • Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
  • Goi-mailako prestakuntza profesionaleko zikloak. Adibidez, Ontzi eta Itsasontzietan Makineriaren Zainketaren Antolaketako goi-mailako teknikari eta Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikari aritzeko.
  • Erdi-mailako beste heziketa-ziklo bat. Modulu profesionalak baliozkotzeko aukera dago, indarrean dagoen araudiaren arabera, hala nola ontzi eta itsasontzien makineriaren mantentzearen eta kontrolaren teknikaria.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.

Honetan lan egin dezakezu:

  • Salgaien edota bidaiarien itsas garraiorako patroia, praktika zerbitzuak, segurtasuna, itsas salbamendua, urpean igeri egitea eta ikerketa.
  • Merkataritza-ontzietako eta bidaiari-ontzietako patroia, lehen ofiziala eta zubiko ofiziala.
  • Arrantza-ontzietako patroia (lanbide erregulatua).
  • Flota-ikuskatzailea.
  • Arrantzako aparailuen, muntaiaren eta tresnatzearen gainbegiralea.
  • Ontziratzearen eta paketatzearen langilea.
  • Ontziratze-lerroaren langilea edo kontrolatzailea.
  • Kontserbatzeko arrainak prestatzeko langilea.
  • Arrain-produktuak eta haien eratorriak, arrain-kontserbak eta erdi-kontserbak egiteko langilea.
  • Izoztuak eta ultraizoztuak egiteko langilea.

Nola sar naiteke ziklo honetan?

  • DBHko titulua edo hortik goragoko maila akademiko bateko titulua izatea.
  • Oinarrizko lanbide-titulua izatea (Oinarrizko Lanbide Heziketa).
  • Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • 17 urte beteta izatea proba egiten den urtean.

Ez itxi aterik. Aurrematrikula egiteak ez zaitu zikloa egitera derrigortzen, baina aurrematrikula egiten ez baduzu, ezingo duzu plazarik lortu.

Non egiten da aurrematrikula?

  • Aurrez aurre, Ongintza Kalea 0, 48370 Bermeo, Bizkaia helbidean, (informazio gehiago eskatzeko, deitu telefono-zenbaki hauetara: 946186634 / 946881862).
  • Online, IKASGUNEAn.

Honako hau aurkeztu beharko duzu:

  • NANaren fotokopia.
  • Erdi-mailako heziketa-ziklora sartzeko egiaztagiri akademikoa: DBHko espedientea edo baliokidea.

Lan-munduan txertatzen lagunduko dizugu

Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan, gure zentroarekin lankidetzan diharduten enpresen lan-eskaintzak helarazten dizkiegu ikasle ohiei.
Beste lan-aukera batzuk ere ematen ditugu.

Hala nola, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Lehen Aukera. Honen bidez, zikloa amaitu duten ikasleen enplegagarritasuna sustatzen da.