Itsas-arrantzako LHko zikloen bidez lortutako titulu akademikoak beharrezkoak dira titulazio profesionalak lortzeko. Horiek ontzietan lan egiteko ziurtagiria ematen dute.

Lortzeko, Ikaslearen Prestakuntzako Erregistro Liburuan ontziratze-denboraldiak erregistratu beharko dituzu, eta, horrez gain, Merkataritza-nabigazioko edo arrantzako ikastaro ofizialak egin; titulu bakoitzari dagozkion baldintzen arabera.

Merkataritza-nabigazioko tituluen kasuan, urtero egiten diren egokitasun-probak ere gainditu beharko dituzu. Behin aurreko baldintzak beteta, titulazio profesionala lor dezakezu eta ontzian lan egin, LHko ziklo bat ikasi eta gero.

LHko zikloez gain, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan ikastaro ofizialak eskaintzen ditugu, zeinak titulu profesionalak lortzeko orduan beharrezkoak diren.

MNZNk homologatutako ikastaroak eta arrantza-espezializazioko ikastaroak, baita ikasle modura egindako ontziratze-denboraldiaren erregistroa ere, ezinbestekoak dira titulazioak lortzeko. Titulazio profesional bakoitzerako beharrezkoak diren ikastaroak ezartzen dituen araudia kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Ingeleseko siglak dira: Standards of Training, Certification and Watchkeeping for Seafarers; Itsasoko jendearentzako Prestakuntza, Egiaztatze eta Zaintzako Estandarren Nazioarteko Hitzarmena. Dokumentu horrek ezartzen ditu munduko herrialde guztietako ontzietako langileek bete behar dituzten gutxieneko prestakuntza-baldintzak, eta 1978an egin zen lehen aldiz. 1995ean berrikusi zen, eta, berrikiago, 2010ean ere bai, Manilako zuzenketen bidez.

Hitzarmen internazional horrek itsasoko langileek izan behar dituzten nahikotasun-ziurtagiriak eta gaitasun-tituluak ezartzen ditu; baita titulu profesionalak lortzeko ezinbesteko ontziratze-denboraldi minimoak ere.

Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak du itsas araudiaren eta flota espainolaren eskumena. Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren barruan dago.

MNZNk, besteak beste, merkataritzako ontzidiaren titulu nautikoak gestionatzeko eskumena du; titulua lortzeko baldintzak eta atribuzioak ezartzen ditu. Horrez gain, egokitasun-proben deialdiak ere egiten ditu, beti STCW kodea jarraituz.