Ontzi eta itsasontzien makineria-zainketa antolatzeko goi-mailako teknikaria
Zure bizitza itsasoan baldin badago…
titulazio honekin ontziko makineriaren mantentze-lanak zuzentzeko eta zeharkaldietarako kontsumoak eta tresneria abian jartzeko prozedurak definitzeko aukera izango duzu. Makinaburu bihur zaitezke, baita sistema elektrikoen eta hozteko eta girotzeko sistemen muntaketa antolatzeko arduradun ere, enpresa pribatu nahiz publikoetan.
-
Ziklo hau Bizkaiko Bermeoko Nautika Eskola ikastetxe publikoan baino ezingo duzu egin.
Ikasketen iraupena
2.000 ordu.
Goi-mailako zikloa
A eredua.
Doako
zikloa.
Erregimena:
egunekoa
1.- Zuzenean sartzeko, hauetakoren bat bete behar duzu:
- Batxilergoko titulua edo batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua izatea.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) hirugarren maila gainditu izana.
2.- Sarbide-proba bidez sartzeko:
- 19 urte beteta izatea proba egiten den urtean.
- 18 urte beteta izatea, teknikari-titulua izatekotan.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
3.- Aurrematrikula egitea:
Ez itxi aterik. Aurrematrikula egiteak ez zaitu zikloa egitera derrigortzen, baina aurrematrikula egiten ez baduzu, ezingo duzu plazarik lortu.
Maiatzaren 9tik 27ra egin ahal izango duzu 2022-2023 ikasturterako aurrematrikula, honela:
- Aurrez aurre, Ongintza Kalea 0, 48370 Bermeo, Bizkaia helbidean, (informazio gehiago eskatzeko, deitu telefono-zenbaki hauetara: 946186634 / 946881862).
- Online, IKASGUNEAn.
Honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- NANaren fotokopia
- GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLORA sartzeko egiaztagiri akademikoa: Batxilergoko, erdi-mailako zikloko edo baliokideak diren ikasketetako espedientea.
Matrikula egin nahi baduzu, apunta itzazi data hauek
- Onartuen zerrendak ekainaren 8an argitaratuko dira IKASGUNEAN.
- Erreklamazio-epea uztailaren 12ra arte egongo da zabalik.
- Behin betiko zerrendak uztailaren 14an argitaratuko dira.
- Matrikula uztailean formalizatu ahal izango duzu.
Lanbide-heziketako goi-mailako ziklo honetan zeharkaldia segurtasunez egiteko propultsio-plantako, makineria osagarriko eta salbamendu-ekipoetako tresnen instalazioa eta mantentze-lanak zuzentzen eta egiten ikasiko duzu. Ingelesezko terminologia menderatuta, gai izango zara dokumentazio teknikoak interpretatzeko eta itsasontziaren ezaugarriak definitzeko, esku-hartzeko aldiak eta prozedurak indarreko protokoloei jarraikiz ezartzeko, laneko arriskuak prebenitzeko jarduerak eginda.
Prestakuntza-planak 2 ikasturte hartzen ditu, eta honako modulu hauek ditu:
1. maila:
- Propultsio-plantaren eta makineria osagarriaren zainketa antolatzea. (198 h)
- Instalazio eta sistema elektrikoen zainketa eta muntaketa antolatzea ontzi eta itsasontzietan. (231 h)
- Hozteko instalazioen eta girotzeko sistemen zainketa eta muntaketa antolatzea ontzi eta itsasontzietan. (198 h)
- Ingelesa. (132 h)
- Larrialdien kontrola. (132 h)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 h)
2. maila:
- Ontzi eta itsasontzien lehorreko zainketa antolatzea eta motor termikoak muntatzea. (160 h)
- Ontzi eta itsasontzietako automatismo hidraulikoen eta pneumatikoen programazioa eta zainketa. (200 h)
- Ontzi eta itsasontzien makineria-zainketa planifikatzea. (60 h)
- Makinen guardia antolatzea. (60 h)
- Itsasontziko osasun-laguntzaren antolamendua. (60 h)
- Ontzi eta itsasontzien makineria-zainketaren antolamendua. (50 h)
- Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 h)
- Lantokiko prestakuntza. (360 h)
- LHko ikasle guztiek egin behar dute LP (Lantokiko prestakuntza) modulua 2. mailako 3. hiruhilabetekoan. Bertan, enpresa batean sartu eta lantokian bertan egindako atazen bidez jasoko dute prestakuntza. Praktika horiek egin ahal izateko, derrigorrezkoa da gainerako moduluak gaindituta izatea. Ikastetxeko tutorearen eta enpresako instruktorearen laguntzarekin, ezagutzak osatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko baliagarria izango zaizun lan-esperientzia lortuko duzu.
Gure eskolan, estatuan dauden sektoreko enpresa nagusiekin egin ditugu hitzarmenak, bertan prestakuntza jasotzeko aukera izan dezazun.
- Praktika horiek Europar Batasuneko herrialdeetan egiteko aukera ere badago, Erasmus+ programari esker. Bigarren ikasturteko martxotik ekainera bitarteko 12 astez, ikasleak aukera izango du beste herrialde bateko ontzi batean lan egiteko.
- Enpresako prestakuntza funtsezkoa iruditzen bazaizu eta hiruhileko bat gutxiegi bada zuretzat, lanbide-heziketa duala da zure aukera. Prestakuntza-eredu horretan, bigarren ikasturtea ikastetxean eta enpresan egiten da.
Lan egindako orduekiko proportzionala den nomina bat jasoko duzu, baita lan-esperientzia gehiago eta lan-bizitza abiatzeko aukera bikaina ere; izan ere, lanbide-heziketa duala egiten duten ikasleen % 70 enpresan geratzen da prestakuntza amaitu eta gero.
Ikasten jarrai dezakezu
- Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
- Goi-mailako beste heziketa-ziklo bat. Modulu profesionalak baliozkotzeko aukera dago, indarreko legeriaren arabera.
- Unibertsitate-ikasketak. Baliozkotzeak egiteko aukera dago, indarreko legeriaren arabera.
Lan egin dezakezu
- Ontzietako mekanikari nagusia (merkataritza-nabigazioan eta arrantzan).
- Merkataritza-nabigazioko makinetako marinela.
- Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko prestakuntza
- Itsas espezialitateko ziurtagiria: biziraupeneko ontziak eta erreskate-txalupa ez-azkarrak
- Itsas espezialitateko ziurtagiria: hasierako berariazko osasun-prestakuntza
- Fluor-gas hoztaileen edozein kargako hozteko sistemak dituen tresneria manipulatzea.
- Makinaburua, makinetako ofiziala edo lehen ofiziala
- Taldeburua
- Lantegiburua
- Kirol- eta olgeta-ontzietako peritu tasatzailea
- Arrantza-enpresetako ikuskaria.
Laneratzen laguntzen dizugu:
- Eskolak lan-bitartekaritza egiten du, gure ikasle ohiei gurekin lan egiten duten enpresek bidaltzen dizkiguten lan-eskaintzak helarazita.
- Beste aukera batzuen berri ere emango dizugu, adibidez, Eusko Jaurlaritzak beren heziketa-zikloa bukatzen duten gazteen enplegagarritasuna sustatzeko daukan Lehen Aukera programaren berri.