INTRANET ESP EUS
Nautika Eskola Bermeo Nautika Eskola Bermeo

  • Prestakuntza
    • Formala
    • Itsas Arrantza
      • Arautegia
  • Titulazioak
    • Arrantza
    • Merkataritza Itsasketako Kudeaketa Orokorra
    • Erregulazioa
  • Instalazioak
  • Historia
  • Eskola antolaketa
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • Intranet
  • es
  • eu

Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikaria

Zure bizitza itsasoan baldin badago…

titulazio honekin ontziak zubitik maneiatu eta mota guztietako itsas garraioetako patroi izan zaitezke: merkataritza- eta bidaiari-ontziak, salbamendu-ontziak, etab. Horrez gain, marinel arrantzalea eta kontserben eta produktu izoztuen elaboratzailea ere izan ahalko zara.

  • Ziklo hau Bizkaiko Bermeoko Nautika Eskola ikastetxe publikoan baino ezingo duzu egin.

Ikasketen iraupena
2.000 ordu.
Erdi-mailako zikloa
A eredua.
Doako zikloa.
Erregimena:
egunekoa.
Nola sar naiteke ziklo honetan?

1.- Zuzenean sartzeko, hauetakoren bat bete behar duzu:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketak izatea.
  • Oinarrizko lanbide-titulua (Oinarrizko Lanbide Heziketa).
  • Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea, ondorio akademikoetarako.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

2.- Sarbide-proba bidez sartzeko:

  • 17 urte beteta izatea proba egiten den urtean.

3.- Aurrematrikula egitea:

Ez itxi aterik. Aurrematrikula egiteak ez zaitu zikloa egitera derrigortzen, baina aurrematrikula egiten ez baduzu, ezingo duzu plazarik lortu.

Maiatzaren 9tik 27ra egin ahal izango duzu 2022-2023 ikasturterako aurrematrikula, honela:
  • Aurrez aurre, Ongintza Kalea 0, 48370 Bermeo, Bizkaia helbidean (informazio gehiago eskatzeko, deitu telefono-zenbaki hauetara: 946186634 / 946881862).
  • Online, IKASGUNEAn.
Honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
  • NANaren fotokopia.
  • ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLORA sartzeko egiaztagiri akademikoa: DBHko edo irakaskuntza baliokide bateko espedientea. Aurrematrikula egin dezakezu eta espedientea ekainaren 30era bitartean entregatu.
Matrikula egin nahi baduzu, apunta itzazi data hauek:
  • Onartuen zerrendak ekainaren 8an argitaratuko dira IKASGUNEAN.
  • Erreklamazio-epea uztailaren 12ra arte egongo da zabalik.
  • Behin betiko zerrendak uztailaren 14an argitaratuko dira.
  • Matrikula uztailean formalizatu ahal izango duzu.
Zer ikasiko dut?

LHko erdi-mailako ziklo honetan gure nabigazio-, maniobra-, komunikazio- eta arrantza-simulagailuetako zubira igoko zara, edozein itsas garraiotako patroi bihurtzeko. Gainera, harrapaketak prozesatzeko prozedura egokiak aplikatzen eta itsasontziko propultsio-tresneriaren kontrola eta mantentze-lanak egiten ikasiko duzu, eta gai izango zara itsasoko larrialdiei ontzian bertan aurre egiteko, dagozkion larrialdi-planak abian jarrita.

Prestakuntza-planak 2 ikasturte hartzen ditu, eta honako modulu hauek ditu:

1. maila:

  • Nabigazio- eta komunikazio-teknikak. (231 h)
  • Itsasertzeko arrantza. (231 h)
  • Itsasontzia egiaztatzea eta administratzea. (99 h)
  • Maniobra-teknikak. (165 h)
  • Ontziaren egonkortasuna, zama-orekatzea eta zamatzea. (132 h)
  • Itsas segurtasuna. (132 h)

2. maila:

  • Guardiako prozedurak. (105 h)
  • Ingelesa. (168 h)
  • Itsasontzi barruko osasun-arreta. (63 h)
  • Instalazioak eta zerbitzuak. (126 h)
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 h)
  • Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 h)
  • Lantokiko prestakuntza. (380 h)
Zer-nolako lan-esperientzia lortuko dut?
  1. LHko ikasle guztiek egin behar dute LP (Lantokiko prestakuntza) modulua 2. mailako 3. hiruhilabetekoan. Bertan, enpresa batean sartu eta lantokian bertan egindako atazen bidez jasoko dute prestakuntza. Praktika horiek egin ahal izateko, derrigorrezkoa da gainerako moduluak gaindituta izatea. Ikastetxeko tutorearen eta enpresako instruktorearen laguntzarekin, ezagutzak osatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko baliagarria izango zaizun lan-esperientzia lortuko duzu.Gure eskolan, estatuan dauden sektoreko enpresa nagusiekin sinatu ditugu hitzarmenak, bertan prestakuntza jasotzeko aukera izan dezazun.
  2. Praktika horiek Europar Batasuneko herrialdeetan egiteko aukera ere badago, Erasmus+ programari esker. Bigarren ikasturteko martxotik ekainera bitarteko 12 astez, ikasleak aukera izango du beste herrialde bateko ontzi batean lan egiteko.
  3. Enpresako prestakuntza funtsezkoa iruditzen bazaizu eta hiruhileko bat gutxiegi bada zuretzat, lanbide-heziketa duala da zure aukera. Prestakuntza-eredu horretan, bigarren ikasturtea ikastetxean eta enpresan egiten da.
    Lan egindako orduekiko proportzionala den nomina bat jasoko duzu, baita lan-esperientzia gehiago eta lan-bizitza abiatzeko aukera bikaina ere; izan ere, lanbide-heziketa duala egiten duten ikasleen % 70 enpresan geratzen da prestakuntza amaitu eta gero.
Titulua lortzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarrai dezakezu

  • Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
  • Goi-mailako heziketa-zikloak, adibidez: ontzi eta itsasontzien makineria-zainketa antolatzeko goi-mailako teknikaria edo itsas garraioko eta alturako arrantzako goi-mailako teknikaria.
  • Erdi-mailako beste heziketa-ziklo bat, adibidez: ontzi eta itsasontzietako makineria zaintzeko eta kontrolatzeko teknikaria. Modulu profesionalak baliozkotzeko aukera dago, indarreko legeriaren arabera.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.

Lan egin dezakezu

  • Itsasertzeko patroia (merkataritza- eta arrantza-nabigazioa)
  • Balio anitzeko kosta-patroia
  • Tokiko arrantza-patroia
  • Merkataritza-nabigazioko zubiko marinela
  • Marinel arrantzalea
  • Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko prestakuntza
  • Itsas espezialitateko ziurtagiria: Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren (GMDSS) operadore nagusia
  • Salgaien eta/edo bidaiarien itsas garraiorako, itsas salbamendurako, urpekaritzarako, ikerketarako… patroia, ofiziala eta lehen ofiziala.
  • Ontzidi-ikuskatzailea.
  • Motorren mekanikaria.
  • Arrantzako aparailuen muntaiaren eta tresnatzearen gainbegiralea.
  • Ontziratzeko eta paketatzeko langilea.
  • Arrantza-produktuen eta deribatuen, arrain-kontserben eta izoztuen elaboratzailea.
Laneratzen laguntzen dizugu:
  • Eskolak lan-bitartekaritza egiten du, gure ikasle ohiei gurekin lan egiten duten enpresek bidaltzen dizkiguten lan-eskaintzak helarazita.
  • Beste aukera batzuen berri ere emango dizugu, adibidez, Eusko Jaurlaritzak beren heziketa-zikloa bukatzen duten gazteen enplegagarritasuna sustatzeko daukan Lehen Aukera programaren berri.

Lotura interesgarriak

  • Refope
  • Reconocimientos médicos
  • Instituto Vasco de Cualificaciones
logo gobierno vascologo ivackeilogo certificado calidadlogo lanbidelogo ikaslan
Nautika Eskola Bermeo Nautika Eskola Bermeo Bermeo Nautika Eskola © 2015 | All Rights Reserved