Eusko Jaurlaritzaren Akuikultura eta Arrantza Departamentuak ikastetxe homologatu izendatu gaitu. Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIak hainbat ikastaro eskaintzen ditu arrantzako titulazio profesionalak lortzeko, indarrean dagoen arrantza-titulazioari buruzko araudiaren arabera.

Marinel arrantzalea

30 orduko
iraupena

10 orduko
praktikak

  • 16 urte baino gehiago izatea (18 urtetik beherakoek baimena behar dute).
  • Gaixotasun fisikorik ez psikikorik ez izatea, prestakuntza jardueretan parte hartzeko.
  • Gaztelera ez beste hizkuntza bat duten herrialdeetako atzerritarrentzat: gazteleraz irakurtzeko, ulertzeko eta idazteko gaitasuna izatea.

Gogoratu!

Nahitaezko ikastaroa Marinel Arrantzalearen titulazio profesionala lortzeko. Beharrezkoa da arrantza-ontzi batean marinel jarduteko, makinen ganbaran zein itsasontziaren zubian.

Kostaldeko patroi balioanitza

600 orduko
iraupena

  • Oinarrizko segurtasun-prestakuntzako ziurtagiria izatea.
  • 18 urtetik gorakoa izatea (Zubiko espezialitateko prestakuntza-zikloetan matrikulatutako ikasleak izan ezik).
  • Gaixotasun fisikorik ez psikikorik ez izatea, prestakuntza-jardueretan parte hartzeko.
Simulador Puente Volante CIFP Náutico Pesquera de Bermeo

Gogoratu!

Nahitaezko ikastaroa Kostaldeko Patroi Balioanitzaren titulazio profesionala lortzeko.