Zure bizitza
itsasoan badago…

Prestatu zeure burua Bermeon, eta lortu ontziratzeko behar dituzun titulazioak

Titulazio profesionalek ikasleek ontzietan lan egiteko duten gaitasuna frogatzen dute.

Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan, prestakuntza eta ontziko ikastaldia amaitu ondoren arrantzako edo merkataritza-nabigazioko titulazioak lortzeko prestatzen zaitugu.

Tituluak

Titulazio motak

Titulazio hauek lortzeko ezinbesteko baldintza da Lanbide Heziketako titulu akademikoren bat izatea eta titulazio profesional bakoitzari dagozkion ziurtagiri homologatuak izatea.

Konproba itzazu hemen LHko prestakuntza-zikloak eta Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan irakasten diren ikastaroak

Araudia

Titulazioei eta horiek lortzeari buruzko informazioa indarrean dagoen araudian zehazten da. Araudi hori arrantza-ikasketei eta Merkataritza-nabigazioari buruzkoa da, eta eskumena duten gobernu-organoek idatzi dute.